XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Entzun dezagun zer diozun.

Eta honek zuzen erantzun zion.

- Nire durbantearen izenean esaidazu nork argitu dizun!- galdetu zion kadiak.

- Nire alabak, jauna.

Eta kadiak, han bildutakoengana itzuliz, esan zuen: - Zuek zarete lekuko nik neskatxa hori erosten dudala.

Salmenta, saldutako gauza, eroslea, jabea... esan edo ezkontza, emaztea, senarra... esan, gauza bera da Kabilian.

- Jauna - erantzun zuen aitak -, ni xaboi-saltzaile arrunt bat besterik ez naiz eta zu gure kadia. Nola erosiko duzu nire alaba?.

Handik egun gutxitara, kadiak erregalia bidali zion bere emaztegaiari: irinez zamaturiko gamelu bat, urrez zamaturiko beste bat, eta gantzez manteka zamatutako beste bat.

Kadiaren mandatariek neskatxa bakar bakarrik aurkitu zuten bere etxean; deskargatu zituzten gameluak, eta neskatxak janaria eskaini zien.

- Zergatik igo zarete gamelu gainera bidean?- galdetu zien.

Elkarri begiratu eta isilik geratu ziren.

- Non da zure anaia?- galdetu zioten berek.

- Jolasera eta jo dezaten joan da.

- Non da zure ama? - Inoiz ikusi ez duena ikustera joan da.

- Non da zure aita? - Urari ura botatzera joan da.